Iturbideko egoitzan hainbat ekintza egingo dituzte Gabonak ospatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abe. 7a, 11:05

Gabonak direla-eta, abenduaren 9an hasi eta urtarrilaren 5era arte hainbat ekintza antolatu dituzte Iturbide egoitzan. Trikitixa saioak, abesbatzen emanaldiak –Abaroa, Iturbide egoitza, Al-Andalus eta Goikobalu koroak, besteak beste–, gaztaina erreak, txokolate-jana, Gabonetako bingoa, bolo-txapelketa, Udal ordezkarien opari banaketa eta beste zenbait ekintza izango dituzte. Azkena, urtero moduan, Errege Magoen bisita izango da; kabalgata hasi aurretik pasako dira egoitzatik, 17:30ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak