Zero Zabor taldeak argazki lehiaketa deitu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abenduaren 7a

Zero Zabor taldeak kontsumismoaren gaineko argazki lehiaketa antolatu du. Aurkezten denak atera beharko du argazkia eta argazkiarekin batera izenburu bat proposatu beharko da. Urtarrilaren 7a baino lehen bidali behar dira lanak, 'arrasatezerozabor@gmail.com' helbide elektronikora.

Bi sari egongo dira: epaileen saria izango da nekazal turismo baten bi lagunendako aste bukaera eta publikoarena, berriz, bertako produktuez osatutako saskia. Twitter edo Facebooken ikusi ahalko dira argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak