Hasi dira Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

Akordeoiaren asteburua da oraingoa Arrasaten. Hauspoz elkarteak antolatuta eta, besteak beste, Arrasateko Udalaren eta SUDC elkartearen laguntzarekin, 350 akordeoilariren bisita izango dugu, horietako batzuk mundu mailan izen handiak direnak. Aurten 11 herrialdetako parte hartzaileak etorri dira Nazioarteko Arrasate Hiria XXI. Lehiaketaren parte hartzeko; goizean eta arratsaldean kanporaketak izan dituzte, baita Gipuzkoako XXXIV. Lehiaketaren barruko senior mailakoek ere. Arrasateko kaleak, Arizmendi ikastola, Kulturate eta Amaia antzokia akordeoi doinuen lekuko izango dira asteburu osoan zehar. Azken gala eta sari banaketa domekan egingo da, Amaia antzokian (20:00).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.