Neska eta mutil, denek batu dituzte gozokiak

Usoa Agirre 2013ko abe. 6a, 14:09

Goizean herrian zehar aritu dira herriko txikienak gozokiak batzen eta 12:30ean egin dute San Nikolas boloa plazan. Herriko alkateak eta zinegotziek gozoki mordoa bota dute udaletxeko balkoitik eta aldean zituzten poltsak bete dituzte neska-mutikoek. Batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, baina guztiek batu dute gozoki bat edo beste. Herriko plazako eta Uribarri auzoko argazkiak batu ditugu hemen: 

Ume guztiek abestu dute San Nikolas abestia: "San Nikolas koronado arzobispo mariandres, a la luna noche y dia, etxeko andre noblia, egizu egizu pilia, San Nikolas, krisrikiskras, dame una castaña y no quiero más... Aquí estamos cuatro cantaremos dos, para san Nikolas por amor de dios. Belengo portaleko ate zabaletan, hotzak ikaraz dago Jesus lastuetan, Jesus lastuetan. Angelitos somos suspi-suspiramos, lukainka, txorizo, neskei dana, mutilei bapez."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak