Txapeldunen Ligako azken partidua jokatuko du Realak martitzenean, hilak 10 (20:45). Alemaniako Bayern Leverkusen izango dute aurkari Jagoba Arrasateren mutilek, eta Europako handienen artean lehen garaipena lortzea izango dute helburu. Bada, Montekoek jakinarazi dute, uneotan taberna itxita egon arren, sarrerak eta autobuserako txartelak bertan egongo direla salgai zapatuan eta domekan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.