'Mutilari dana, neskari bapez!'

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 6a, 11:42

Abenduaren 6an, gaur, San Nikolas eguna ospatzen da; tradizio handiko data, hain zuzen. Izan ere, urtero-urtero herriko neska-mutilak goizetik kalera irteten dira kantuan dela etxeetatik, dendetatik zein udaletxetik botatzen dituzten gozokiak eskuratzeko helburuarekin. 11:00etan hasiko dira boloak auzoetan eta Herriko Plazan 12:30ean izango da.

Lehen, gaztetxoak ezagunen etxeetara bertaratzen ziren, txirrina jo eta kantatu ondoren, leihoetatik botatzen zizkieten litxarrerien zain geratzen ziren. Erronda eginda eta poltsa beteta, eguerdi partean udaletxera bertaratu eta balkoitik udal ordezkarien txanda izaten da. Eta gaur ere errepikatuko da irudi hori.

Baina, gainera, iaz auzoetara ere zabaldu zituen Udalak boloak, eta aurten bigarrenez erdigunetik kanpo ere ospatuko dute San Nikolas. Eta merkatari batzuek ere egingo dute bat festarekin.

Ohiturak aldatzen joan dira denborarekin, baina aldatu ez dena nesken eta mutilen arteko umorezko lehia da. Neskai dana, mutilai bapez... Mutilai dana, neskai bapez, dio kantuak, eta horixe entzungo da Arrasateko kaleetan.

San Nikolas boloak

12:00 Auzoetan egingo dituzte boloak: Musakolan eta Uribarrin ere banatuko dituzte gozokiak. Uribarrin, Usaetxe plazatik 11:00etan kalejira egingo da.

12:30 Herriko Plazan egingo dute San Nikolas boloa, udaletxeko balkoitik. 5 urtetik beherakoek euren gunea izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak