15:45ean gertatu zen erreskatea, ailegatzeko oso bide zaila zuen sasi arte batean lokalizatu zuten mendizalea, Segurtasun Sailak kontatutakoaren arabera, erdi galduta aurkitu ere, non zegoen ez zekiela. "Bazirudien ondo zegoela, baina badaezpada Udaltzaingoak Debagoieneko Ospitalera eraman zuen". Arrasatearra zen erreskatatu zuten mendizalea.