Lehiaketako oinarriak:
1.- Lehiaketa honetan 2013ko abenduaren 13 baino lehen Udaletxeko Kultura Departamentuan (Tl. 943-252020) izena ematen duten Arrasateko denda guztiek hartu ahal izango dute parte.
2.- Eraskusteko epea: 2013ko abenduaren 14tik aurrera izango da.
3.- Kontuan izango diren alderdiak hauexek dira: irudimena, orijinaltasuna, mezu publizitarioaren baliogarritasuna, erakuslehioarenitxuraren kalitatea eta Santamas eta gabon giroarekin duen zerikusia.
4.- Erakuslehioan bertako ohiko produktuak azaldu beharko dira.
5.- Sariak honela banatuko dira:
1. saria: plaka eta 300 €
2. saria: plaka eta 250 €
3. saria: plaka eta 200 €. Ibai-Arte merkataritza elkarteak emana.
6.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta komunikabideen bidez jakineraziko da bere garaian. Bestalde, epaimahaiaren lana errazteko, erakuslehioak argiztatuta edukitzea eskatzen da lanegunetan dendak isteko ordurarte eta jaiegun eta bezperetan, gaueko 21:00ak arte. Sari banaketa 2013ko abenduaren 20an arratsaldeko seietan egingo da.
7.- Epaimahaiak saririk hutsik uzteko aukera izango du.
8.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.