'Basque Country Vertical' telebista saiokoak, Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abenduaren 4a

EITBren 'Basque Country Vertical' telebista saioko lantaldea Arrasaten egon da gaur arratsaldean. Monterron parkeko sekuoia luzeetako baten egon dira, 40 bat metroko altueran eskegita hainbat grabaketa egiten. Telebista saio hori Gabonetan estreinatuko dute eta Euskal Herriko hainbat leku eta eraikin ezagunetan hartutako irudiak erakutsiko dituzte. Irudi horien artean egongo dira Arrasatekoak; ondo prestatuta etorri da EITBko lantaldea, drone  helikopteroarekin, Go-Proarekin eta bestelako aparailu batzuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak