Durangoko azokan 'mozorro desobedientea' janzteko deia egin dute

Imanol Gallego 2013ko abe. 3a, 21:25

Debagoienean hainbat ekimen antolatu eta gero, abenduaren 8an desobedientzia ekimen berri bat deitu du Libre herri mugimenduak. Desobedientzia zibilaren bidea hartu duten lau gazteei babesa emateko mozorro eta kamiseta laranjak jantziko dituzte domeka goizean.

Urrian Auzitegi Nazionalak martxan jarritako prozesua hasi zenetik Libre herri mugimenduak bertso afariak, pintxo poteoak, manifestaldiak... antolatu ditu. Domekarako ekimen berri bat prestatu dute. Duela bi hilabetetik ezkutuan diren lau gazte auziperatuak Durangon azalduko dira abenduaren 8an herritarrei mozorrotuta joateko dei egin diete Askegunea.com bidez.

Desodebientzia zibliaren bidea hartu zuten lau gazte auziperatuek bideo baten bitartez jakinarazi duten moduan, "mozorrotzen garenak gu bakarrik bagara gureak egin du, asko bagara ordea beraienak egin du". Horregatik Libre herri mugimenduak bere egin ditu hitz hauek eta jendeari mozorro desobedientea janzteko gonbitea egin die.

Kamiseta laranjak Durango ez ezik Arrasateko Irati tabernan ere eros daitezke eta maskarak egiteko askegunean.com webgunean txantiloi bat ere eskegi dute. Mozorro honekin azokaz gozatzeaz gain, domekan 13:00etan Landako azoka gunetik irtengo den kalejira desobedientean parte hartzeko proposamena ere luzatu diote debagoiendar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak