Ligaxkak alde batera utzi eta federazioko formatua hartuko da erreferentzia gisa. Txapelketa balio berezia izango du. Izan ere, kanporaketa hutsak izango dira. Txapelketatik kanpo geratzea partidu bakarreko kontua izango da.
Asteburu honetan eta abenduaren 13ko eta 14ko asteburuan jokatuko dira partiduak Musakolako Kiroldegian, goizez eta arratsaldez. Abenduaren 21ean finala jokatuko da.