‘La tabernera del puerto’ zarzuelaren azken emanaldi “ia perfektua”

Goiatz Arana Begiristain 2013ko abe. 2a, 18:14

Halaxe kontatu dio Goienari Izaskun Murgia elkarte lirikoko kide eta zarzuelako parte-hartzaile Naroa Elortzak. Zapatuko emanaldia izan zen guztien artetik azkena eta onena, bere hitzetan: "Polita izan zen eta oso hunkigarria. Ederra izan zen halako obra zail bat zapatuan moduan bukatzea. Pozik bukatu genuen eta luze jo zuen ospakizunak, afari eta afal ostekoak tarteko", adierazi digu.

Zapatuko sorpresa izan zen orkestrarekin batera Zorionak zuri ere abestu zutela, Tere Gonzalez zuzendariaren urtebetetzea zela-eta. Lore sorta bat eskaini zioten eta hunkituta eta negarrez bukatu zuten agertoki gainean zeuden asko eta askok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak