Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari diren euskal herritarrei elkartasuna adierazteko bertso afaria egin zuten egubakoitzean, Arrano elkartean. Dozenaka lagun bildu ziren, elkarrekin afaldu eta ondoren, Beñat Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar eta Jokin Labaien bertsolarien saioaz gozatzeko. Egubakoitzean egindako ekitaldiarekin, beste batzuetan egin duen moduan, epaiketa politikoak salatu zituzten. Ekimenaren bultzatzaileek adierazi zuten, oztopoak gainditu eta konponbidea errealitate bihur dadin, erasoei harresia jarri dietela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.