Lau partidu jarraian irabazi ondoren, Oriotik ezin izan zuten punturik ekarri Gotzon Urzelairen mutilek. Zapatu arratsaldean jokatu zuten norgehiagokako lehenengo gola, defentsen eta atezainaren arteko gaizkiulertu baten ostean jaso zuten. Bigarren zatian markagailuari buelta ematen saiatu baziren ere, arrasatekoek beste gol bat jaso zuten eta sailkapenean laugarren postuan amaitu dute jardunaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.