Ford Mugarrik gaizki jokatu eta 33-25 galdu zuen Zumaian

Leire Kortabarria 2013ko abe. 1a, 19:08

Ford Mugarrik egun txarra izan zuen zapatuan Zumaiako Lubaki kiroldegian, Pulporen aurka, eta 33-25 galdu zuen. "Lehenengo 15 minutuetan bakarrik jokatu zuen ondo Ford Mugarrik, eta azken emaitza txarra izan zen. Kategoria honetan, 60 minutuak ondo jokatu ezean, edozein taldek egin diezazuke triskantza bat", esan dute arduradunek.

Partidu hasieran, bi taldeek zehaztasun falta erakutsi zuten, baina Ford Mugarri sendoago zegoela zirudien. Hala, aurrea hartu zuen eta 3-6 aurreratu zen markagailuan. Baina momentu horretatik aurrera, Pulpo hasi zen partidua menderatzen, eta Ford Mugarrik ez zuen asmatu defentsan ez erasoan ere. Lehenengo zatia 15-12 bukatu zen.

Bigarren zatian, Ford Mugarri berdintzen ahalegindu zen, baina defentsan gaizki aritu zen eta erasoan ere bai. Horrela bada, Pulpok errenta handitu zuen, eta 50. minutuan 28-19 erakusten zuen markagailuan. Azken 10 minutuetan, arrasatearren defentsak baloi batzuk berreskuratzea ahalbidetu zuen, baina jaurtiketa eta kontraerasoko pase asko huts egin zituzten eta Pulpok 33-25 irabazi zuen.

"Talde osoak hausnartu behar du"

Ford Mugarriko ordezkari Andoni Arando ordezkariak balorazio hau egiten du: "Argi dago aurten gogor borrokatu beharko dugula, baina ez dugu partidu horretan ikusi genuen Ford Mugarri hori berriz ikusterik nahi". Hauxe gaineratzen du: "Galdu egin daiteke, baina ez modu horretara, eta talde guztiak gogoeta egin behar du partidu horretan gertatu zenaz".

Datorren astean, Egiaren kontra beste final bat izango dute zerrajeroek. Partidu interesgarria izango da, bigarren postuan daudelako bi taldeak, berdinduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak