Bertan behera geratu da bihar Kurtzetxikin egitekoa zen auzolana

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 29a, 12:21

Bagarak eta Arrasateko Udalak deituta bihar Kurtzetxikin egitekoak ziren auzolana bertan behera geratu da, eguraldiagatik: "Eguraldi iragarpenen arabera haizea, hotza eta euria izango dira protagonista biharko egunean, eta Kurtzetxikiko lanetarako baldintza egokiak izango ez direnez, Arrasateko Udalak eta Bagarak biharko aurreikusitako auzolana atzeratzea erabaki dute". Bide batez, auzolanerako izena eman duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete Arrasateko Udalak eta Bagarak, eta aurrerago beste auzolan deialdi bat luzatuko dela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak