Arrasateko artisten hamaika leiho irekiez gozatzeko aukera

Imanol Gallego 2013ko aza. 30a, 11:06

Pertsona bakoitzak mundua bere erara ikusi eta ulertzen du. Egunerokoak dituen gorabeherak era ezberdinean jasotzen ditugu eta Arrasateko margo taldeak harresi aretoan duen arte mostran hori argi nabaritzen da. Akuarela, mihisea, olioa, papera... Erakusketa horretan, erabilitako euskarri eta teknika gutxieneko kontua da.

Garai bateko Arrasateko harresiaren babesean, herriko artista bakoitzak bere ikusteko modua oparitu dio ikusleari. Batzuek paisaiak egin dituzte, beste batzuek paisaia hilak... baina guztiek euren talentu eta eskuaren aztarna utzi dute. Ikusleak oso mostra zabala ikusiko du, eta, arteaz gozatzeaz gainera, margolari bakoitzak mundua nola jaso eta ulertzen duen ikusiko du.

Erakusketaren ordutegia

Abenduaren 5a bitartean herriko artisten askotariko lanak ikusgai egongo dira Harresi aretoan. Erakusketa horretaz gozatzeko, gainera, margo taldeak ordutegi zabala prestatu du. Astelehenetik zapatura 18:00etatik 20:00etara eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Harresiak garai batean herria  babesten bazuen ere, Arrasate margo taldeak babes horrek inoiz izan duen zulo handienak ireki ditu. Irudimena baita gizakiak ireki dezakeen leiho edo zulorik handiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak