'La tabernera del puerto' zarzuelaren azken emanaldiak gaur eta bihar

Imanol Gallego 2013ko aza. 29a, 12:02

Aurreko astean Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak La tabernera del puerto estreinatu zuen txalo artean. Marolaren, Leandroren eta Juan de Egiaren arteko amodio-interes kontuak, Abel marinel gaztearen bizipenak... Cantabreda herrian gertatzen den guztia ikusteko lehen aukera gaur izango da, 20:00etan hasita. Hurrengoa, aldiz, bihar izango da; hori, baina, 19:30ean.

Sorozabalek sortatuko konposizioari herritarrek bizitza nola ematen dioten ikusteko aukera paregabea da.

Bi saioetako sarrerak

Amaia antzokiko ekitaldi guztiekin bezala, antzokiko txartel-leihatilan eskura daitezke geratzen diren sarrerak. Hala ere, Arrasateko udal webgunean ere horiek eskuratzeko zuzeneko esteka dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak