Indarkeria matxista gaitzesteko, hitz poetikoen samurdura

Imanol Gallego 2013ko azaroaren 29a

Indarkeriaren kontra hitza, burlen kontra musika. Azaroaren 25eko egunaren harira Emakume Txokoak poesia errezitaldi berezia antolatu du gaurko. Bertan, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez eta Arantza Santesteban poemagileek Arantxa Vicedoren gitarraren laguntza izango dute.

Emakumeen begiradak plazara! ekitaldi berezian, euren begirada propioa lantzen saiatzen diren poetisak izango ditugu geurean. Munduari botatzen dioten begirada erakutsiko digute. Emakume-begiekin ikusiko dugu ziurgabetasun eta beldurraren munstroa.

Begirada berri horren bitartez ikusleak munduko plaza, kale, espaloi eta zokoetan argitzen ari diren, marrazten ari diren, lantzen ari diren, garai berrien printzak eta ahaleginak jasoko ditu.

Emanaldia gaztetxean

Emakume Txokoak Arrasateko gaztetxean poesia emanaldi erakargarria antolatu du, gaueko hamarretan hasita. Euskal poesiaren ahotsekin gozatu eta hunkitzeko aukera musikatua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak