'Arrasate geroa ganoraz' herri marka sortu du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 28a, 13:06

Arrasatearren artean "ganorazko jarrera" bat sustatzea helburu, "etorkizun hobe bat" lantzea ahalbidetuko duen balio sozial eta ekonomiko batzuk transmititu gura ditu Arrasateko Udalak eta horretarako 'Arrasate geroa ganoraz' herri marka sortu dute. Besteak beste, marka irudia eta jarraian ikusgai duzuen spota egin dituzte kanpainaren berri emateko.

Udalak honela azaldu du kanpainaren helburua: "Etorkizuneko Arrasate sostengarria izatea lortu dezakegu, herritar guztien eskubideak eta ongizatea bermatuta egotea, euskaraz bizitzea, Arrasateko ekonomia indartsua izatea, denok errespetuz eta berdintasunez jokatzea, arrasatear guztien parte hartzean oinarritutako Udal politika egitea, gure historia berreskuratzea, herriko ondarea balorean jartzea, lehen sektorea sustatzea…"

Etorkizuna "ganoraz" landu

Hain zuzen ere, norabide horretan egiten du lan Arrasateko Udalak eta erronka horiek Udalarenak ez ezik, herriarenak ere izan daitezen nahi du. Arrasate geroa ganoraz herri markak dioen bezala, Arrasatek bere etorkizuna ganoraz edo fundamentuz landu behar du: "Eta fundamentuz esaten dugunean da denok jarrera aktiboa izan behar dugula, adibidez, kontsumo arduratsua eginez, birziklatuz, bertoko merkataritza bultzatuz, euskaraz mintzatuz, baserritarren etorkizuna zainduz, elkartasunez eta elkarlanez... Jarrera hori izango litzateke Arrasate herri moduan definituko lukeena eta, hain zuzen, herri marka honek adierazten duena", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak