Sevilla II espetxeko euskal presoek gose greba utzi dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 28a, 11:28

Sevilla II espetxean gose greban jarraitzen zuten sei euskal presoek –gaurkoarekin 31 egun ziren– borrokaldia utzi dute. Tartean dago Txus Goikoetxea arrasatearra, eta haren bikotekidea den Onintza Lopez de Munainek adierazi berri digunez, gose grebak ez du helburua bete: "Preso baten neskalagunak eman digu albistea eta suposatzen dugu arrazoia izango zela egoera oso muturrekoa zela, oso arriskutsua. Ez dute ezer lortu eta beraz, printzipioz bizi baldintza berdinetan jarraituko dute eta euren eskubideak ez dira inondik inora bermatuko. Horregatik aurreikusita zeuden mobilizazioak mantendu egingo dira, izan ere, kanpotik aldarrikapenarekin jarraitu beharra dugu". Gaur manifestazioa abiatuko da Seber Altube plazatik, 19:00etan. Lopez de Munainek 16:00etan egingo du berba bikotekidearekin eta orduan emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

Arrasateko Sortuk bat egin du egunotarako deituta dauden mobilizazioekin:

  • Gaur, eguena, 19:00etan, manifestazioa, Seber Altube plazatik.
  • Bihar, egubakoitza, 19:30ean, azken ostiraleko kontzentrazioa, Seber Altube plazan.
  • Domekan, abenduak 1, 12:30ean, manifestazioa, Donostiako Boulevardetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak