San Andres eguna ospatuko dute zapatuan, auzoko gazteek

Eñaut Abarrategi 2013ko azaroaren 27a

Azaroaren 30ean, zapatua, San Andres eguna ospatuko dute, auzoko haur eta gazteek. San Andres auzoko alkatetzak, Gaztetxokoak eta zenbait auzokideek antolatu dituzte ekintzak.

Ekintzak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira, haurrentzako aurpegi margotzea eta globofexiarekin. Ondoren, 17:30etatik aurrera gazteentzako mahai-futbol txapelketa egongo da. 18etan haur eta gazteentzako txokolatada egingo da eta arratsaldearekin bukatzeko buruhandiak egongo dira, hain zuzen ere, 18:30etan. Ekintza guztiak, gudarien enparantzan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak