Izan ere, buru nahasteak, depresioak batez ere, nabarmen gora egiten ari dira azken urteotan krisi sozioekonomikoaren ondorioz. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako hitzaldia izango da, Kulturatekoa. Hitzaldia Kulturateko Loramendi gelan egingo da eta gazteleraz izango da.
Depresioa gainditzeko estrategiak eta baliabide pertsonalak garatzeko jarraibideak ere emango ditu adituak. Gainera, buru nahasmendu hori eragin dezaketen kausak aztertuko ditu, baita tratamendu farmakologikoa nahiz psikologikoa behar dela adierazten duten sintomak ere.