Ate irekiak asteon Arrasateko ludoteketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 26a

Ate irekiak egingo dituzte asteon Txatxilipurdik kudeatzen dituen Arrasateko hiru ludoteketan: Okendon, Usaetxen eta Santa Marinan. Ludoteka bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dituzte. Bihar, hilak 27, Usaetxeko ludotekan animaliez osatutako apaingarriak egingo dituzte ludoteka bera apaintzeko. Eguenean, hilak 28, pizzak egin eta jateko aukera egongo da Okendoko ludotekan eta egubakoitzean, hilak 29, hazitegia sortuko dute ondoren landareak ortuan jartzeko. Aurreko hilabetean ortua prestatu zuten –argazkian– eta orain landareak jarriko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak