Mozioa adostu dute indarkeria matxistaren "aurpegi guztiak" salatzeko

Jon Berezibar 2013ko aza. 26a, 10:43

"Indarkeria matxistak askotariko aurpegi eta adierazpenak" dauzkala nabarmentzen da EH-Bildu, EAJ eta PSE-EE alderdiek adostu mozioan eta "emakume guztiei bizitza osoan zehar" eragiten diela, gainera. Etxeetan bai, eta eremu publikoetan ere, emakumeek indarkeria matxista nozitzen dutela salatzen dute sinatzaileek. Berdintasuna garatzeko baliabideak urtetik urtera indartzeko konpromisoa ezarri du mozioak.

Mozioak adierazten du "behar-beharrezkoa dela politikari eta herritarren adostasunean eta konpromisoan sakontzea" eta edozein erakunde publikoren agendan "lehentasunezko eta etengabeko tokia" izan behar duela gaiak. Halaber, "indarkeria matxistak askotariko aurpegi eta adierazpenak" dituela ohartarazten dute sinatzaileek eta, gainera, emakume guztiei eragiten diela bizitza osoan zehar; eta, are gehiago, "indarkeria matxista etxeetan nozitzen dute emakumeek, baina baita eremu publikoetan ere, mota eta intentsitate desberdineko hainbat portaera matxista eta bortitzen bitartez"; idazkiak dioenez.

Hala, portaera horiek "emakumeen eta gizonen elkarrekiko bizitza antolatzeko eraikitako eredu baten parte" direla argitzen du ezker abertzaleak, jeltzaleek eta sozialistek batera harturiko testuan eta "emakumeek indarkeria matxistatik aske bizitzeko honako konpromisoak ezartzen ditu mozioak, besteak beste:

  • Urterik urtera berdintasun politikak garatzeko baliabidean indartzea.
  • Emakumeen parte-hartzea sustatzea jai-giroan eta eremu soziokultural guztietan.
  • Emakumeen ahalduntzea sustatzeko eremu komunak baliabideekin indartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak