Mikromatxismotik hasita, eraso sexista guztiak salatu dituzte elkarretaratzean

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 25a, 21:27

Arrasateko Emakume Txokotik eta Udaletik gaurko egunarekin bat egin eta elkarretaratzea egin dute. Emakumeei erasorik ez! lelopean egin dute elkarretaratzea, herriko plazan. Elkarretaratzean zehar, mikromatxismoaren inguruko ikus-entzunezkoa erakutsi dute.

Mikromatxismoa egunerokotasunean ia ohartu gabe egiten den indarkeria mota dela azaldu dute ikus-entzunezkoan eta egunerokotasunean eraso mota honetako zenbait kasu edo adibide erakutsi dira. Egoera hauek edozein lekutan ematen direla salatu da gaurko egunez: kalean, tabernan, etxean, lanean...

Maider Morras, Udaleko berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "gizarteak oraindik ere ez du eraldaketa egin mikromatxismoari dagokionez. Gaur egun, jendeak matxismo txiki hori oraindik ere erabili egiten du. Adibidez txisteak egiterakoan, hitz egiterakoan...".

Bukaeran adierazi dute, gizarteak zenbait aurrerapauso bat egin behar dituela gai honetan, eta horretarako jendearen eta eragile desberdinen konpromiso handiagoa eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak