Duela 28 urte jaiotako arrasatearrek ospakizuna egin zuten zapatuan. Aurten iaz baino lagun gehiago elkartu ziren, 50 inguru. 11:00etan hasi zuten ospakizun eguna, udaletxeko arkupeetan. Musika lagun, behar den moduko hamaiketakoa egin zuten. Gero, bizpahiru trago hartu eta Aramaioko Iturrieta sagardotegian egin zuten bazkaria. Bapo bazkaldu ostean, zozketa egin zuten datorren urtean ospakizuna nortzuk antolatuko duten erabakitzeko. Datorren urtera arte!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.