Arrasatek bizi duen garai zailari "denok batera" aurre egiteko asmoz sortutako ekimena da, aditzera eman dutenez.
Hainbat sektoretako dendak
Eskaintzaren parte diren dendak kanpainarako egin diren kartelen bidez identifikatuko dira, erakusleiho eta ateetan kokatu dituzte-eta. Promozio berezian hainbat sektoretako saltoki eta zerbitzuk hartuko dute parte: arropa eta oinetako dendak, bitxitegiak, estetika zentroak, paper-dendak, odontologia-zerbitzua...