Azken emaitzak erakusten duena baino askoz gehiago sufritu zuen Mondrak Tolosaren kontra. Lehen zatian joko ona ez egin arren, bi une erabakigarrietan, bi gol sartu zituen, eta abantailarekin lasaiago jokatu zuten.
Bigarren zatia zoroagoa izan zen. Etxekoek ez zuten lehia erabakita utzi 68. minutura arte. Hirugarren gola Arrizabalagak sartu zuen defentsaren hutsa aprobetxatuz. Laugarrena, eta golik ederrena, Aitor Iregik sartu zuen buruz, Arrizabalagak jaurtiketa kornerrean.