Ibai Arte merkatarien elkarteak antolatuta, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak Arrasateko erdiguneko kaleak swing zein bossa-nova doinuekin bete zituen zapatu iluntzean.
Herriko kaleak alaituz, herritarrak berton geratu eta herriko dendetan erostera animatu gura dituzte. Hain justu ere, herriko komertzioa indartzeko Azaro musikalak ekimenaren barruan, zenbait ekintza egingo dituzte datozen hileetan, eta zapatuan bi orduz girotu zituzten kaleak.
Datorren zapatuan Txorbela otxoteko zenbait kidek alaituko dituzte erdiguneko kalean euren abestiekin.