Denboraldi serioa egiten dihardu Mondragon Unibertsitateak. Mailako arerio indartsuenen kontra irabazteko gai dela erakutsi du. Zapatuan Durangoko taldea izan zuen aurkari. Denboraldia ondo hasi ez duen arren, talde gogorra da bizkaitarra. Baina, biek ala biek elkar ondo ezagutzen dute, eta hori nabari izan zen kantxan.
Azken minutuetara mentalki indartsuen heldu zen taldeak irabazi zuen.