Beste garaipen bat Ford Mugarrirendako

Mireia Bikuña 2013ko azaroaren 24a

Pablo Gartziaren taldeak Trapagaran menderatu zuen 25-22. Partidu gogorra jokatu zuten biek ala biek, baina etxekoek abantaila izan zuten lehia osoan, eta hiru txartel gorri ikusi arren, irabazteko gai izan ziren.

Talde bizkaitarren kontrako lehia guztiak dira zailak, eta zapatua halakoxea izan zen. Trapagaranek jokalari beteranoak ditu. Ohorezko B mailako hainbat jokalari fitxatu ditu- Talde gogorra eta beteranoa, baina Ford Mugarrik kontzentratuta jokatu zuen partidu osoa eta ez zuen hutsik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak