Gaur sinatu dute Arrasateko Ekozenterra martxan jartzeko hitzarmena

Imanol Gallego 2013ko aza. 22a, 15:10

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emaus Gizarte Fundazioak hitzarmenaren arabera, Aldundiak 440.000 euro emango dizkio Emaus Gizarte Fundazioari, Arrasateko ekozenterra abiarazteko. Arrasateko ekocenter berria ASAM pabilioian egongo da eta datorren urte erdialderako abian jartzea espero da.

Goizean sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emaus Gizarte Fundazioak hitzarmena eta akordio horri esker Aldundiak proiektu horretarako 440.000 euro bideratuko ditu. Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak esan duenez, “ekozenterrak ekimen eredugarriak dira: berrerabilpena sustatzeaz gain, jendartea kontzientziatzen dutelako".

Ekozenterrak Emaus elkartearen ekimena dira, hark kudeatzen ditu, eta hondakinen berrerabilpena dute ardatz: haietan, hondakinak jasotzen dituzte –altzariak, oihalak, jostailuak, liburuak…- eta berrerabilpenera bideratzen dituzte, egin beharreko konponketak behin eginda. Bolumen handiko hondakinekin egiten dute lan, batik bat.

Emaus Gizarte Fundazioko Javier Pradini zuzendariak adierazi du hondakinak kudeatzeko Europak ezarritako hierarkian oinarritutako ekimena dela haiena, eta bildutako hondakin guztien %75 berrerabili egiten direla gero. Ekonomia berdearen alorra ere nabarmendu du: “Sistema hau Gipuzkoa osora zabalduko bagenu, 180 lanpostu sortuko genituzke”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak