Legoekin batera ikasten

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 22a, 14:36

Laugarren urtez, DBHko laugarren mailako Arizmendi Ikastolako ikasleek 'First Lego League' txapelketan parte hartuko dute. Horretarako 80 bat ikaslek, 9 taldetan banatuta, naturak sortzen dituen hondamendiei aurre egiteko soluzioak aurkitu eta legoak erabiliz hainbat proiektu gauzatu dituzte. Gaur hasi dituzte barne kanporaketak eta irabazle suertatzen direnak datorren abenduaren 15ean Zamudion lehiatuko dira beste ikasle batzuen aurka.

Arizmendi Ikastolako DBHko azken mailan dauden ikasleek hondamendiei aurre egiteko soluzio desberdinak asmatu dituzte teknologiako ikasgaian. Hala, azken lau urtetako lanari jarraki, 3 zatitan banatutako proiektu handi bat jarri dute martxan. Hiru alor desberdin landu dituzte, zientifikoa, teknikoa eta misioa. Alor bakoitza puntuatzen da eta ondoren bataz besteko egin eta puntuazio handiena lortzen duen taldeak aurrera egingo du. Alor ikusgarriena robotena izaten da, bertan ikusten baita ikasleek eginiko lana. Izan ere, ikasleek zirkuitu bat muntatzen dute eta robotak legoekin apaintzen dituzte. Ondoren robot horiek misio batzuk bete behar dituzte 2 minutu eta erdian.

Lehiaketa honetan parte hartzeko helburuen artean, gazteen artea berrikuntza, sormena eta ekintzailetza bultzatzea da. Ikasleak bere aldetik, pozik eta gogoz hartzen dute lan hau, nahiz eta ordu asko eskatzen dien, baina emaitzak merezi duela adierazi dute ikasleek.

Barne kanporaketaren ostean, Zamudion ospatuko da Euskal Autonomia Erkidego mailako txapelketa eta bertan izango dira Arizmendiko ikasleak. Lehiaketa hori gaindituz gero, Espainiako beste ikasle batzuek aurka lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak