Udaberrian Arte Azoka egiten dute; sanjuanetan, margo lehiaketa; eta udazkenean, ostera, lokalean egindako lanak herritarrei erakusteko ohitura dutela dio Bea Arregik, margo taldeko kideak, eta zera gaineratu du: "Askotariko autoreen lanak eramango ditugu Harresira, margo taldeko kide guztien edo ia guztien bana eramaten saiatu gara. Eta estiloari dagokionez ere askotarikoak dira, bakoitzak nahi duena edo ahal duena egiten du-eta; hori horrela, lan figuratiboak, natura hilak, paisaiak… izango dira".