Eguaztenean, berriz, musika eskolako biolin-joleak izan ziren Iturbide egoitzan.
Big Band taldea bihar
Bihar, zapatua, berriz, Arrasate Musikaleko Big Band taldea aterako da kalera, Ibai-Artek antolatutako Azaro musikala egitarauaren barruan. Herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin, erdiguneko kaleetan ibiliko dira Big Band Taldeko kideak bigarrenez, 18:00etatik 20:00etara bitartean.