Arrietak Bilduren kudeatzeko eredua "lubaki ideologiko" moduan definitu du, eta EAJk bere "onespena eta kolaborazioa" ematen diola salatu. Hala, Arrietak Bildu eta EAJ egiten ditu erantzule "erabateko gardentasun faltaz" eta Udalaren "hondamendi ekonomikoaz". Honakoa gaineratu du PSE-EEko bozeramaile arrasatearrak: "Bildu bi urte baino gehiago ari da gobernatzen eta euren kudeaketaren oinarrian bi gai bakarrik daude: atez atekoa eta ETAren presoak. Gainerako arazoek ez diete axola; bestela nola uler daiteke ezohiko osoko bilkurarik ez deitu izana Fagorreko langileen etorkizuna bermatzeko?".