'First Lego League'-n parte hartzeko barne kanporaketak jokatzen dabiltza Arizmendikoak

Irati Goitia 2013ko aza. 22a, 09:48

Arizmendi Ikastolako DBH 4. mailako teknologia ikasgaia duten ikasleak, guztira 82 bederatzi taldetan banatuta, 'First Lego League'-n parte hartzeko barne txapelketa jokatzen dabiltza gaur Garaia Berrikuntza Gunean. Arizmendi Ikastolarekin lankidetzan dabiltza, aurreko urteetan bezala, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea.

First Lego League mundu mailako txapelketa da eta hainbat kanporaketa daude: EAEkoa, Estatu mailakoa, Europakoa eta mundu mailakoa. Gaurkoa barne txapelketa da. Lehenengo kanporaketa, EAEkoa, abenduaren 15ean izango da Zamudioko Innobasquen. Bertan izango dira Arizmendiko lau talde: batxilergoko bat eta gaur sailkatuko diren beste hiru.


Laugarrenez hartuko du parte Arizmendi Ikastolak txapelketan. Lehiaketa honek gazteen artean berrikuntza, sormena eta ekintzailetasuna sustatzea du helburu. Horretarako ikasleek taldeka hainbat lan egin behar dituzte gai jakin baten inguruan.

Natur-hondamendiak oinarri

Aurtengo gaia Nature's Fury da; naturak eragiten dituen hondamendi naturalei soluziobideak aurkitu behar dizkiete gazteek. Ikasleek zehazki hiru zeregin izaten dituzte: robot bat eraikitzea, proiektu zientifiko bat aurkeztea eta proiektu tekniko bat egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak