Udalak organo horiekin telefono bidez harremanetan jartzeko konpromisoa hartuko luke. Era berean, Sevilla II-ko presoen aldarrikapenekin bat egiten dute Bilduk eta EAJk: isolamendu mugagabearekin amaitzea, euskal presoak batera egotea, oinarrizko eskubideak errespetatzea eta etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea.
"Burutik gogor, gorputzez ahul"
Txus Goikoetxearen bikotekidea den Onintza Lopez de Munainek esan digunez, preso arrasatearra psikologikoki "ondo" dago oraindik: "Esaten didanez lepotik gora ondo, baina lepotik behera ahul dago. Gainera, hotza egiten hasi da eta horrek are gogorrago egiten du gose greba. Oraindik ez dugu espetxeko zuzendaritzaren berririk", adierazi zigun atzo, eguaztena. Lopez De Munainen arabera, Amaiur koalizioko senatari eta parlamentariak Sevillako espetxera joango dira gaur, zuzendariarekin batzartzeko.