LOMCE legearen aurka manifestazioa egin dute

Ane Miren Etxeberria 2013ko azaroaren 21a

Ikasle Abertzaleak deituta manifestazioa egin dute gaur eguardian Arrasaten LOMCE legearen aurka. Eguraldi okerrari aurre eginez, gazte asko bildu dira Seber Altube plazan, lege honen aurka azaltzeko.

Wert legeaz ere ezaguna egin den hezkuntza legeak, euskal ikasleen hezkuntza eta hizkuntza eskubideak urratzen dituela adierazi dute antolatzaileek eta horregatik burutu dutela gaurko manifestazioa. Euskal Eskola Nazional publikoa behar dutela ere adierazi dute, euren hizkuntza errespetatzen duen kurrrikuluma abian jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak