Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egitaraua gertu dute Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 20a, 17:09

Emakume Txokoak, Udalak eta Arrasateko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Plataformak parte hartu dute egitarauaren osaketan. Argazki erakusketa, mural margotzea, kontzentrazioa, poesia errezitaldia eta dokumental proiekzioa antolatu dituzte, azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitarteko epealdirako. 'Kontrolatzea, gutxiestea eta barregarri uztea ere biolentzia matxista da' esaldia jaso dute aurtengo kartelean.

Hauxe da Azaroaren 25aren harira edo, bestela esanda, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren ildotik prestatu duten egitaraua:

• Azaroaren 25etik urtarrilaren 31 arte: Zein da zure erantzuna? argazki erakusketa, Emakume Txokoan.

• Azaroaren 25ean:

  • 17:00etan: Mural margotzea (parte hartu nahi izanez gero, deitu Emakume Txokora: 943 79 41 39).
  • 19:00etan: Kontzentrazioa, Herriko plazan.

• Azaroaren 29an: 22:00etan, Arrasateko Gaztetxean, Emakumeen begiradak plazara poesia errezitaldi musikatua, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez eta Arantza Santesteban, Arantxa Vicedoren musikaz lagunduta.

• Abenduaren 4an: 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian Alardearen seme-alabak dokumentalaren proiekzioa. Dokumental osteko solasaldia, Jaizkibel Konpainiako kide batekin eta zuzendariarekin. (Dokumentala, jatorrizko bertsioan –euskaraz- eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak