Iriartek gustura jaso zuen antolatzaileen proposamean: "Arrasate Zientzia Elkarteko gehienak lagunak ditut; Lezetxikiko aztarnategira etorri ziren behin eta proposamena egin zidaten. Gustura asko eman nion baiezkoa".
"Zuen baimenarekin, berriro animatu gara"
Xabier Bengoa eta Jose Angel Barrutiabengoa AZEko kideek egin dute aurkezpena: "Iaz hau guztia [Kulturateko areto nagusia] beteta ikusi genuenez aurten, zuen baimenarekin, berriro animatu gara", esan du Bengoak. Barrutiabengoak, berriz, gaurko saioa testuinguratu du: "Arrasateko iraganari hautsa kentzeaz haratago, lurpetik aterako dugu gaur. Lur azpitik hainbat metro, gainera. Kuaternarioraino eramango gaitu gaur Mari Josek".