Aurten ere Jostailu Truke Merkatua ospatuko da

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 19a, 19:35

Gabonak gerturatzen ari direla eta, aurten ere Jostailu Truke Merkatua ospatuko da. Aurten, igandea izan beharrean larunbatean ospatuko da, hain zuzen ere, abenduaren 14an. Bagarakoekin egindako elkarlanaren ondorioz aurtengoan aldaketa batzuk egongo dira, bai jostailuak jasotzeko guneetan eta baita ere azoka bera egingo den gunearekin. Jostailuak jasotzeko bi gune desberdin egongo dira eta trukea berriz Azoka Plazan egingo da, leku hau indartzeko egitasmoaren barruan.

Jostailuak jasotzeko beste bi leku jarriko dira aurten. Aurreko urteetako Arimazuri plaza, Santamarina ludoteka, herriko plaza eta Okendoko ludotekei, Usaetxeko ludoteka eta Musakolako San Antolin parkea gehituko zaie. Leku bakoitzeko jasotze egunak ikusteko -ikus beheko taula-. Jostailuak jasotzeko ordutegia 17:30etatik 19etara izango da.

Bestetik, egunean bertan ezingo dira jostailuak trukatu hauen egoera ona ezingo baita ziurtatu. Beraz, urtero bezala aurrez bilguneetara jostailuak eraman ostean jasotako txartelarekin hartu ahal izango dira jostailu berriak. Jostailuak jasotzeko ordutegia 10etatik 13etara izango da, Azoka Plazan. Datorren astean hasiko dira jostailuak jasotzen eta aste honetan, berriz,  hasiko dira esku orriak banatzen ikastetxe kanpoetan.

Bestalde, aipatu bezala aurtengo Jostailu Truke Merkatua Bagarako ElkarTruke ekimenarekin elkarlanean gauzatuko denez, bestelako ondasunak (arropak, liburuak, apaingarriak, etab.) zuzenean trukatzeko aukera ere egongo da.

Azaroak 27 Arimazuri plazan
Azaroak 28 Santamarinako ludoteka
Azaroak 29 Herriko plazan
Abenduak 2 Okendoko ludoteka
Abenduak 3 San Antolingo parkean
Abenduak 4 Usaetxeko ludoteka
Abenduak 10 Santamarinako ludoteka
Abenduak 11 Okendoko ludoteka
Abenduko 12 Arimazuri plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak