10.000 euroko saria banatu dute Arrasateko Meca gasolindegian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 19a, 17:38

Sari ederra banatu dute gaur Arrasateko Meca gasolindegian. Avia klubeko txartela erabiltzeagatik 10.000 euro irabazi ditu Arrasaten bizi den Walter Valencia bezeroak. Hil honetako Espainiako sari nagusia Arrasaten tokatu da, 'El Ticketazo' deritzona. Sariaren irabazleak oraindik ez du erabaki zer egingo duen diruarekin: "Momentuz, gozatu".

Goiena Klubeko txartela dutenei %2ko deskontua egiten diete bertan, gasolindegian erregaia nahiz dendan bestelako produkturen bat erosiz gero.

Bitxikeria moduan, gasolindegiko arduradun Jasone Martinezek kontatu digu bezeroak hasieran ez zuela albistea sinistu. Ez hori bakarrik; saria iraungi baino egun bat lehenago lokalizatu zutela Avia klubeko bazkidea: "Mugikorra aldatu egin zuen eta justu-justu harrapatu genuen", esan digu gaur Martinezek, saria banatu berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak