Edesak gaur aurkeztuko du hartzekodunen konkurtsoa

Leire Kortabarria 2013ko aza. 18a, 13:23

Fagor Etxetresnen Edesa lantegiak gaur, martitzena, aurkeztuko du hartzekodunen konkurtsoa, kooperatibak GOIENAri konfirmatu dioenez.

Lehenengoa Poloniako Mastercook izan zen, urriaren 31n; Fagor Brandt, Frantziako filiala, azaroaren 8an; eta joan den eguaztenean, hilak 13, Fagor Etxetresnak S. Coop eta Fagor Ireland.

Ordaindu plataformako kideek elkarretaratzeak egingo dituzte eguenero Biteri plazan, 18:00etatik 19:00etara, "presioa" egiteko, euren hitzetan. Legebiltzarreko talde parlamentario batek bertara joateko gonbidatu dituela ere esan dute.

Grumal enpresako langileek ere protestekin jarraituko dutela esan zuten joan den egubakoitzean Arrasaten egin zuten elkarretaratzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak