Polmetasa, akordeoi lehiaketak eta jaiak hizpide, besteak beste, gaurko batzarrean

Ubane Madera 2013ko aza. 18a, 10:28

Polmetasaren eraikin zaharra erortzeko zorian dagoenaren deklarazio proposamena, San Andres baserri auzoko jaiak, Bedoñakoak, eta abenduarekin batera etortzen diren Arrasateko Akordeoi lehiaketak berbagai izango ditu, besteak beste, gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Araba etorbidera joango dira udal agintariak arratsaldeko batzarrean, pare bat kontu izango dituzte-eta, aztergai: antzinako Polmetasa eraikina erortzeko zorian dagoela adierazteko espedienteari hasiera emateko proposamena landuko dute batetik; eta bestetik, bertan dagoen BM pareko aparkalekuan eta Kontzezino aurreko espaloian bide publikoaren egoerari buruzko txostena aurkeztu eta horiek konpontzeko behin-behineko neurriak proposatuko dituzte.

Akordeoi lehiaketak eta beste

Obra kontuekin segituz, Potxotxo errekatxoan ur zikinak hodi biltzailera konektatzeko saneamendu hodia jartzeko obren gaineko segurtasun eta osasun planari dagokion alkatearen erabakia berresteko proposamena ere izango dute langaien artean, eta baita 2013ko asfaltatu planari dagozkion obren esleipen proposamena ere.

Eta bestelakoen artean, aztergai izango dituzte, baita ere, laguntza eskaerak San Andres baserri auzoko jaiak, Bedoñakoak, abenduarekin batera etortzen diren Arrasateko Akordeoi lehiaketak antolatzeko, eta baita ere, abenduaren 23an eta 24an artisau azoka antolatzeko Esku artean elkarteak egindakoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak