Langileen deserriari abestu zien Eñaut Elorrietak

Iure Eizagirre 2013ko aza. 17a, 11:30

'Deserrko kantak' diskoaren birako kontzertua eman zuen atzo iluntzean Eñaut Elorrieta abeslariak Arrasateko Amaia antzokian. Ehunka herritar batu zire bakarlari ibilbideari hasiera eman besterik egin ez dion gernikarraren doinuez gozatzeko.

Kontzertua hasi eta berehala eskaini zien atzoko kantaldia euren lanpostuen defentsan dabiltzanei, "eta gaurko txalo denak Fagorreko langileei, dudarik gabe" esan zuen Elorrietak.

Azken asteetan egiten dabilen kontzertuen modukoa izan zen atzokoa: abesti lasaiekin hasi eta erritmo azkarragokoekin jarraitu zuen. Eta arrasatearren erantzuna bilatu zuen, bai euren hanka-hotsak bai abesteko eskatuz. Eta Amaia antzokian batutakoek gogo onez erantzun zien.

Amama ekarri zuen gogora Gernika kantuarekin eta orduko bizipenen agerleku bihurtu zen taula gaina: kolore gorriz betetako ilunpea.

Amaiera aldean doinu lasaiagoei heldu zien berriro eta Joseba Sarrionandia, Gabriel Aresti nahiz Joan Oliver poeten hitzak ekarri zituen deserritik bertan bildutakoen belarrietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak