Ikasberriren aurka jokatutako norgehiagokaren ostean sailkapeneko hirugarren postuan da Arrasateko taldea. Garaipenarekin itzuli dira Azpeititik eta liderrarengandik —Urola taldea— hiru puntura kokatu dira sailkapenean. Lau talde daude puntu bakarreko aldearekin, eta gogor saiatu beharko dute arrasatearrek taulako lehenengo postuetan jarraitzeko. Datorren astean Tolosa —10. sailkatua— hartuko dute Mojategin.