Harrera ona izan du elkartruke azokako kostumizazio tailerrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 16a, 18:40

Bat baino gehiago animatu da josteko makinaren aurrean esertzera.

Gero eta jende gehiago gerturatzen da hilean behin Arrasateko Azoka plazan egiten duten berrerabilpenaren elkartruke azokara. Ohiko elkartruke azoka egiteaz gain, arroparen berrerabilpena hartu dute oinarri gaur goizean, eta gerturatu direnek josteko makina eta guzti aurkitu dute erabilgarri. Azokan arropak, poltsak, liburuak, diskoak, jostailuak... trukatzeko aukera egon da, baina baita arropa zaharrari erabilpen berria emateko tailerra ere. Praka edo elastiko zaharrekin poltsak, nezeserrak edo zorro txikiak egin daitezkeela erakutsi dute azokako arduradunek. Bat baino gehiago animatu da josteko makinaren aurrean eseri, eta lehenengo puntadak ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak