Dozenaka herritar irten dira kalera Txus Goikoetxeari elkartasuna adierazteko

Iure Eizagirre 2013ko azaroaren 15a

19:00etan Seber Altube plazatik abiatuta, dozenaka arrasatearrek hartu dute parte hainbat eragile politiko eta sozialek Txus Goikoetxea presoari elkartasuna adierazteko deitutako manifestazioan. Dagoeneko hiru aste daramatza preso arrasatearrak gose greban, Sevilla II espetxean.

Goikoetxeak, eta espetxe berean dauden beste 12 euskal presoek, jasandako erasoak salatu eta bizi baldintza duinak aldarrikatzeko ekin zioten gose grebari urriaren 28an. Eta gaur Arrasateko kaleetan egindako manifestazioarekin euren berotasuna helarazi nahi izan diete herritarrek presoei.

Preso arrasatearraren bikote den Onintza Lopez de Muniainen arabera, "heltzen zaie berotasuna. Animatu egiten du jakiteak kanpoan jendea eurengatik arduratuta dagoela". Arlo fisikoan, egunak aurrera egin ahala ahultasuna nabariagoa dela azaldu du Lopez de Muniainek, "baina animoz ondo dago".

Martxa espetxera

Oihan Zubizarretak, manifestazioaren deitzaileen izenean adierazi duenez, herritarren elkartasuna hurbilagotik sentitzeko martxa bat abiatuko da gaur gauean Arrasatetik Sevila II espetxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak